en | es | eu

Legamien zenbatzea Neubauer improved edo Thoma kontatzeko ganbaran


Kontatzeko ganbara: Sarrera
Zelulak erabiltzen dituen edozein lan esperimentalean zelulak bizirik edota kopuru jakin eta egokian behar dira. Zientzia arloan aurrerakuntza asko eman dira eta zelula-esekidura baten kontzentrazioa kalkulatzeko hainbat metodo daude. Hala ere, gaur egun metodo guztiz erabilgarria da laginak zuzenean mikroskopioan behatzea eta zelulak zenbatzea, metodo erreza eta merkea baita. Horretarako kontatzeko ganbara edo hemozitometroak erabiltzen dira.

Nahiz eta kontatzeko ganbara mota asko egon, funtzionamenduaren oinarria berdina da kasu guztietan. Ganbara hauek porta bereziak dira, eta haien arteko desberdintasun nagusia, ganbara bakoitzak landuta daukan saretxoan datza. Azalera ezaguna duen sare hori da, hain zuzen, zelulak zenbatzeko lekua. Saretxo gehienetan 1 mm-ko aldea duen azalera karratua definitzen da, hots, 1 mm2 -ko azalera. Sare honen gainean sartzen den laginaren bolumena finko eta ezaguna da. Beraz, bolumen txiki horretan (normalean 0,1 µl) dauden zelulak zenbatuz gero, laginaren kontzentrazioa kalkula daiteke. Lagina kontatzeko ganbaran jarriz gero, eta estalkia leku egokian jarrita egonik, kontatzeko ganbara gehienetan laginak 0,1 mm-ko altuera izango du. Beraz, kontatzeko ganbarako saretxoan behatzen diren zelulak zenbatzean, laginaren 0,1 mikrolitrotan dauden zelulak zenbatzen dira (1 mm2 x 0,1 mm = 0,1 µl = 10-4 ml).

Saretxoaren 1 mm2 osatzen duten karratu guztiak zenbatu beharrean, karratu guztiak ez zenbatzea erabakitzen bada (adibidez, karratu bakoitzeko zelula kopurua oso altua denean), zenbatzen diren karratuak ezin egon bata bestearekiko hurbil. Normalean izkinatan dauden karratuak eta saretxoaren erdialdean dauden zenbait karratu kontatzen dira. Ondoren estrapolazioa egiten da 1 mm2-tan leudekeen zelula kopurua kalkulatzeko.

Neubauer improved kontatzeko ganbarari buruzko informazioa
Thoma kontatzeko ganbarari buruzko informazioa

Irakaslearentzat oharra
Zerbitzu hau irakaskuntzarako erabili nahi bada, hurrengo prozedura proposatzen dugu:
  • Eman ikasleari orri honen URL helbidea.
  • Esan ikasleari kontatzeko ganbaratariko batetan dauden legamiak zenbatzeko eta proposatutako ariketak ebazteko.
  • Irakasleak aktibitate hau hobeto kontrolatzeko ikasleari eskatu diezaioke 8 digitudun zenbaki konkretu sartzeko (adibidez nortasun agiriaren zenbakia), ariketa ebazteko eta zuzenketarako ariketa irakasleari emateko. Irakasleak ebatzitako ariketara aztertu ditzake hemen.


ARIKETAREN ZENBAKIA: 32151468   Erakutsi beste ariketa bat
Beste ariketa bat erakusteko, sartu hurrengo kutxatilan ariketaren erreferentzia:
Zortzi digitudun zenbakia sartu behar da (nortasun agiriaren zenbakia adibidez).

Ariketa egin baino lehen orri osoa irakurtzea gomendatzen da.

Legamia-suspentsio batetatik abiatuz bi diluzio hamartar egin dira 10-2 diluzioa lortzeko. Diluzioaren 10 mikrolitro Neubauer improved kontatzeko ganbarara eta beste 10 mikrolitro Thoma kontatzeko ganbarara transferitu dira.

Zenbatu zelulak eta egin kalkulu egokiak hasierako legamia-suspentsioaren kontzentrazioa kalkulatzeko. Ondoren, esan nola lortuko zenituzkeen hurrengo mikroorganismoen suspentsioak:

  • 5 x 106 legamia/ml kontzentrazioa duen suspentsioaren 2 ml.
  • 5 x 108 legamia/ml kontzentrazioa duen suspentsioaren 3 ml.

Zelulak zenbatzeko egin klik erabili nahi duzun kontatzeko ganbararen gainean (Neubauer edo Thoma). info+

Lehio berri bat zabalduko da aukeratutako kontatzeko ganbararen errepresentazioarekin. Irudiaren tamaina lehioarena baino askoz handiagoa izango da.

Baliteke nabigatzaileak irudiaren tamaina nabigatzailearen leihora egokitzea. Kasu honetan irudiaren erresoluzioa pantailan oso baxua izango da. Hau gertatuz gero, egin klik irudiaren gainean irudia tamaina errealean ikusteko. Erabiltzaileak legamiak kontatzeko zonaldea aurkitu beharko du eta nabigatzailearen korritze-barrak erabili beharko ditu kontatzeko ganbararen superfizietik mugitzeko. Prozesu hau 40X objektiboarekin egingo litzatekeen kontatzeko ganbararen behaketa mikroskopikoaren antzekoa da. Asmoa da on line ariketaren bidez laborategian erabili daitekeen kontatzeko ganbara erabiltzen ohitzea.

Kontatzeko ganbararen erdialdean dauden legamia guztiak zenbatu beharko dira (25 karratu ertain Neubauer improved ganbaran edo 16 karratu ertain Thoma ganbaran). Kontatzeko ganbara biek emaitza bera emango dute ariketa konkretuarentzat.

Ondoren, diluitu gabeko suspentsioaren kontzentrazioa kalkulatu eta proposaturiko galderak ebazteko kalkuluak egin.

Kontatzeko ganbara: Neubauer improved
Neubauer Improved kontatzeko ganbara
Kontatzeko ganbara: Thoma
Thoma kontatzeko ganbara
Diluzioa: 10-2